DBH: ekainak 11 eta ondorengo egunak

Kaixo, familia:

Jaialdiaren ordez eta eguraldiak laguntzen badu, ekainaren 11an, DBHko ikasleek ikasturteari agurra emateko irteerak egingo dituzte.

Gogoratu: DBHn ekainaren 18an amaituko dira eskolak, 14:45ean. Arlo guztiak gainditzen dituzten ikasleek ikasturtea ekainaren 15ean amaitzeko aukera izango dute. Horretarako, tutoreak emaniko baimen orria sinatuta ekarri beharko dute.

Gainontzeko ikasleek derrigorrezko errepaso eta laguntza-klaseak izango dituzte ekainaren 16, 17 eta 18an ohiko ordutegi osoan.

Ezohiko azterketak ekainaren 21, 22 eta 23an izango dira.

Buletinak: Ekainaren 18an hirugarren ebaluazioko noten buletina eskuragarri egongo da Alexian eta ekainaren 28an nota finalen buletina.