Kaixo familia:
Datorren martxoaren 20an, Gorputz Hezkuntza arloarekin loturik, Urkiolara joango gara, Urkiola-Arrazola mendi ibilbidea egitera. Ekintza honetan, arloan landu beharreko baina ikastolan beharrean, naturan landu beharreko edukiak lantzen dira; beraz, garrantzitsua da parte hartzea. Gainera, hasiko den unitate berriarekin zuzeneko lotura du.
Norbaitek ezin badu parte hartu, pisuzko arrazoi bategatik izan beharko da eta lehenbailehen justifikatu beharko du.
Ekintza hau burutzeko, ikasleek, ondorengoak ekarri beharko komeni da:
- Oinetako egokiak (mendiko bota edo zapatilak)
- Galtzerdi luzeak (oinetakoak baino altuagoak)
- Ura
- Bazkaria
- Zira edo anoraka
Eguraldia kontuan hartu eta beharrezko izan daitezkenak:
- Eskularruak
- Txanoa
- Betaurrekoak
- Eguzkitik babesteko krema
Irteera honetara autobusez joango gara, eta ikastolatik ateratzeko eta heltzeko orduak ondorengoak izango dira:
- Irteera: 8:45ean
- Itzulera: 16:30ak ikastolan.
Ekintza honen prezioa 10,55€koa izango da (autobusa).
Diru hori apirileko kuotan pasatuko zaizue.
Gorputz Hezkuntzako irakasleak