DBH 4: pertsona ereduaren neurketa

Familia agurgarria,

Ikastolen Elkarteak 2023ko irailean argitaratu zuen hezkuntza marko orokor berria. Bertan pertsonan ardazturiko hezkuntza eredua garatzeko hautua egiten da eta Pertsona Eredu bat (aurrerantzean PE) irudikatzen eta deskribatzen da. Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin ikerketa bat egiten ari gara gure ikasleek PEan definitzen diren bereizgarri eta ezaugarriekiko duten garapenaren argazkia izateko helburuarekin. Ikerketa honen bitartez lortuko den diagnostikoak lagunduko digu gure esku-hartzea marko berriak dioen praktika pedagogikora egokitzen.

Honetarako zuen seme-alabek eta haien tutoreek galdetegi bat beteko dute datorren martxoaren 31tik apirilaren 11ra bitartean. Galdetegia klase orduetan beteko dugu, beraz, zure semeak edo alabak ikerketan parte hartzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaiozu tutoreari mezu elektroniko bat bidaliaz.

Aldez aurretik, mila esker zuen parte-hartzeagatik.