Familia agurgarria,
Otsailaren 4an Ezkerraldera joango gara Bilbo Handiko industrializazioari lotutako ibilbide bat egitera. Ekintza honetara eraman beharrekoa:
- Bazkaria edo piknika (ikastolako jantokitik hartuta)
Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasotzeko aukera izango dute: hartu nahi izatekotan, irakasleari esan beharko zaie honek jantokian abisatzeko. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.
– Irteera: 8:40an Ikastolan
– Itzulera: 16:30etan Ikastolara
Gizarte Zientzietako irakasleak