DBH 4: frantseseko ikasleen irteera

Kaixo, familia hori:

Datorren astelehenean, ekainak 14, DBH 4. mailako frantseseko taldeak irteera bat burutuko dugu:

  • Irteera: 8:30ean tren geltokian
  • 9:40an Gernikara helduko gara eta bertan pista jolas bat egingo dugu frantsesez.
  • Berriz trena hartu eta Sukarrietako hondartzara joango gara bazkaltzera.
  • 15:40an Durangora helduko gara bueltan.

Irteeraren kostua 3€koa izango da eta ekaineko fakturan kobratuko zaizue.