DBH 3: piragua irteera

Kaixo familia,

Ekainaren 21ean, Gorputz Hezkuntza arlotik, Laidara joango gara piragua saio bat egitera. Ekintza honetara eraman beharrekoa:

  • Gorputz Hezkuntzarako erabiltzen dituzten arropak
  • Bainu jantzia
  • Toalla
  • Eguzki-krema
  • Txankleta eta uretan ibiltzeko oinetakoak (piraguarako ezinbestekoak)
  • Hamaiketakoa
  • Autobusean musukoa erabiltzea derrigorrezkoa denez, ikasleek musuko bana eraman beharko dute.

 

Bazkaltzera, ikastolara etorriko gara. Jantokian gelditzen diren ikasleek gelditzeko asmorik ez badute, bete jantokiko gora-beheren galdetegia, mesedez.

 

– Irteera: 8:00an Ikastolan

– Itzulera: 14:45etan  Ikastolara

 

Irteera honen kostua    22 € koa da, hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.

 Gorputz Hezkuntzako irakasleak