DBH 3-4: Tortila eguna

TORTILA EGUNA

Datorren astean, urriaren 3 edo 5ean (eguraldiaren iragarpenaren arabera, astelehenean zehaztuko da) DBH 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleak San Juan de Momoitio landetara joango gara Tortila Eguna ospatzera. Egun osoko irteera izango da, eta helburua ikasleen arteko kohesioa eta harremanak sendotzea izango da. Horretarako, tortila lehiaketa antolatu dugu eta ikasleak eurak izango dira parte hartzaileak. 4-8 ikasleko taldeetan antolatuko dira, eta beharrezko materiala euren kontu eraman beharko dute.

Beharko duten materiala:

·         Camping gasa  (botila ez dadila hutsik egon). Hauek kotxez igoko dizkiegu.

·         Patatak

·         Arrautzak

·         Olioa

·         Gatza

·         Piper berdeak  (*)

·         Kipula (*)

·         Berakatzak (olioa erretzeko) (*)

·         Ogia

·         Zartagina

·         Tortillari buelta emateko plater handi bat edota tapa (estalki bat)

·         Bol bat edo arrautzak eta patatak nahasteko ontzia

 

·         Olio beroa biltzeko ontzia (ez dadila plastikozkoa izan)

·         Sardeska edo irabiagailua ( arrautzak irabiatzeko)

·         Eskuzapiak (komeni da bakoitzak bat eramatea)

·         Platerak, sardeskak ( tenedoreak), aiztoak, (bakoitzak bat, patatak zuritzeko)

·         Sukaldeko paper roilo bat taldeko

·         Nahi izanez gero:  edariak, edalontziak, postreak

·         Garbiketarako:  zakar poltsak , espartzua, ipitza edo mostratxa (estropajoa)