DBH 3, 4: Hizkuntza ikastaroak atzerrian – 2026ko uda

DBH 3 eta 4. mailetako ikasleek 2026ko udan atzerrian ingeleseko edo frantseseko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia argitaratu da.

Norentzat: DBH 3 eta 4. mailetan dauden ikasleak.

Baldintza: Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.

 

Plazak:

Herrialdea eta hizkuntza 1. tartea 2. tartea
1. Ingelesa Irlandan 87 26
2. Ingelesa Erresuma Batuan 113 38
3. Frantsesa Frantzian 17 12
  1. tartean sartuko dira eskabidea aurkeztu aurreko ikasturtean unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko ikasketetarako laguntza eta beken deialdian beka jaso duten ikasleak.
  2.  tartean, berriz, aurreko paragrafoan zehaztutako deialdian bekarik jaso ez duten ikasleak.

 

Informazio gehiago: sartu hemen

Plaza eskaria egiteko hiru aukera daude (ikaslearen aita, ama edo legezko tutoreak egin beharrekoa):

  1. Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta.
  2. Sisteman erregistratuta (helbide elektroniko eta NANaren bidez). Inprimakia bete, inprimatu, sinatu (bai ikasle bai tutoreak) eta idazkaritzan entregatu beharko da.
  3. Ikastolako idazkaritzara etorrita.

Epea: abenduaren 6tik urtarrilaren 5era (biak barne).