Kaixo, familia hori:
Datorren ostiralean, ekainaren 11n, DBH2ko taldeek irteera egingo dugu Neberondora. Horretarako, 8:45ean elkartuko gara, bakoitza bere gelan, egunero bezala, eta handik irtengo gara. 14:45erako ikastolan bueltan egongo gara, beraz, ez dute bazkaririk eraman behar, hamaiketakoa eta ura bakarrik. Bestalde, gomendagarria izango da arropa eta zapatila erosoak eramatea.
Gogorarazten dugu ikastolako ekintza bat dela, ondorioz, ikasleek ezin dute mugikorrik eraman.