Kaixo, familia:
Idatzi honen bidez, zuen seme-alabek DBH 2. mailan izango duten irteerari buruzko informazioa eman nahi dizuegu. Aurten ere, Lizarrara (Nafarroara) joatea erabaki dugu. Apirilaren 9, 10 eta 11n joango gara, hau da, asteazkenetik ostiralera. Asteazkenean, goizeko 08:45ean irtengo gara ikastolatik, eta ostiralean, 14:30ean helduko gara, ikastolara bertara.
Ekintza hauek egingo ditugu:
- Apirilak 9: Lizarrako kanpinean gauzak utzi, eta autobusak Villamayor de Monjardinen utziko gaitu. Herria ezagutu eta Lizarrako kanpinera egingo dugu txangoa oinez.
- Apirilak 10: Goizean, Mugituz abentura enpresarekin ekintzak burutuko ditugu (eskalada edo altuera frogak). Arratsaldean, kanpineko instalazioez gozatu eta Lizarrako herria ezagutu.
- Apirilak 11: Goizean, Mugituz abentura enpresarekin ekintzak burutuko ditugu (eskalada edo altuera frogak). Ondoren Ikastolara buelta.
Ikasleek zerrenda honetan agertzen diren gauzak eramatea komeni da:
- LEHEN EGUNERAKO HAMAIKETAKOA eta BAZKARIA.Jantokian piknika eskatzeko aukera dago galdetegi bidez (astebete lehenago).
- Lo zakua.
- Burukoa, hala nahi badute. Aterpetxean ez dago burukorik.
- Motxila txiki bat.
- Berokia eta zira edo txubaskeroa. (Datorren eguraldiaren arabera)
- Mendiko botak eta kirol-zapatilak.
- Arropa erosoa. Abentura ekintzak egiteko egokia.
- Nezeserra eta toalla.
- Dutxarako txankletak.
- Aterki txiki bat (datorren eguraldiaren arabera)
- Mozorro bat.
- Gizarte-segurantzako txartela.
- Botikaren bat hartzen ari denak, eraman beharko du; kasu honetan, irakasleari jakinarazi behar zaio.
Egun hauetan ere, ikastolako araudiaren arabera jokatuko dugu. Beraz, jarrera desegokiak edo bestelako gorabeherak egoten badira, ikastolako araudia aplikatuko da.
Mugikorrak:
- Ikasleek ezingo dute mugikorrik eraman. Familiek ikasleekin komunikatu beharra izanez gero, ikastolara deitu eta haiek jarriko dira kontaktuan irteeran dauden
Apirileko fakturan kobratuko da irteeraren kostua.
DBH2ko irakasleak