DBH 2: Lizarrara irteera

Kaixo, familia:

Idatzi honen bidez, zuen seme-alabek DBH 2. mailan izango duten irteerari buruzko informazioa eman nahi dizuegu. Aurten, Lizarrara (Nafarroa) joatea erabaki dugu. Martxoaren 19, 20 eta 21ean joango gara, hau da, asteartetik ostegunera. Asteartean, goizeko 08:45ean irtengo gara ikastolatik, eta ostegunean, 14:45ean helduko gara, ikastolara bertara.

Ekintza hauek egingo ditugu:

  • Martxoak 18: Lizarrako kanpinean gauzak utzi, eta autobusak Villamayor de Monjardinen utziko gaitu. Herria ezagutu eta Lizarrako kanpinera egingo dugu txangoa oinez.
  • Martxoak 20: Mugituz abentura enpresarekin egun osoko ekintzak burutuko ditugu (eskalada eta altuera frogak)
  • Martxoak 21: Kanpineko instalazioez gozatu eta etxera buelta.

 

Ikasleek zerrenda honetan agertzen diren gauzak eramatea komeni da:

  • LEHEN EGUNERAKO HAMAIKETAKOA eta BAZKARIA. (Kanpinean afaria emango digute)
  • Lo zakua.
  • Burukoa, hala nahi badute. Aterpetxean ez dago burukorik.
  • Motxila txiki bat.
  • Berokia eta zira edo txubaskeroa. (datorren eguraldiaren arabera)
  • Mendiko botak eta kirol-zapatilak.
  • Arropa erosoa. Abentura ekintzak egiteko egokia.
  • Nezeserra eta toalla.
  • Dutxarako txankletak.
  • Aterki txiki bat (datorren eguraldiaren arabera)
  • Gizarte-segurantzako txartela.
  • Botikaren bat hartzen ari denak, eraman beharko du; kasu honetan, irakasleari jakinarazi behar zaio.

 

Egun hauetan ere, ikastolako araudiaren arabera jokatuko dugu. Beraz, jarrera desegokiak edo bestelako gorabeherak egoten badira, ikastolako araudia aplikatuko da.

Mugikorrak:

Ikasleek ezingo dute mugikorrik eraman. Familiek ikasleekin komunikatu beharra izanez gero, ikastolara deitu eta haiek jarriko dira kontaktuan irteeran dauden

 

Irteera honen kostua 107€  izango da ikasleko, eta fakturan kobratuko da.