Kaixo, familia:
Eguraldi ona badago, datorren asteartean, urriaren 11n, DBH 2.mailakook inguruko mendiren batera joango gara.
Lehenengo bi orduetan klase emango dugu eta 10:30etan irtengo gara harantz. Helburua taldeko kohesioa sustatzea
eta harremanak sendotzea izango da.
Ekarri beharrekoak:
● Mendi irteera egiteko arropa egokia.
● Jatekoa: hamaiketakoa, bazkaria, edaria…
● Ingurunea garbi mantentzeko: zakar poltsa .
Astelehenean konfirmatuko dugu irteerara joango garen ala ez eguraldiaren aurreikuspenaren arabera.
Jaso agur bero bat.