Kaixo, familia:
Jakingo duzuen bezala, ikasturte amaiera guztietan, Ikastolako jaialdia antolatzen da. Bertan, DBH 2ko ikasleak dira, irakasle eta gurasoekin batera, arduradun eta antolatzaileak. Aurten, Jaialdia ekainaren 12an, izango da.
Jaialdi honetan egin beharreko lan eta zeregin guztiak antolatu eta koordinatzeko gurasoen batzorde bat eratu behar dugu eta zuek osatuko duzue. Batzordearen osaketa minimoa hau da:
- Txandaren arduradunak: 4 guraso. Sukalde lana (bokatak, pintxoak, …)
- Txandaren arduradunak: 4 guraso. Afari mahaien zerbitzua.
- Txandaren arduradunak: 4 guraso. Larunbatean egin beharreko garbiketa taldea.
- Txandaren arduradunak: 4 guraso. Tabernaren antolaketa eta zerbitzu lanak.
- Diruzainak: Guraso 2. Ekintzaren diruzaintza.
- Sukaldearen arduraduna(k): Guraso 1 edo 2. 1go txandako taldearen lanak antolatu eta kudeatu.
Batzorde hau eratzeko zein lan taldea martxan jartzeko, hurrengo, otsailaren 6an, 18:00etan Ikastolako batzar aretoan egingo dugun batzarrerako deialdia luzatzen dizuegu. Ordurako, batzordean parte hartzeko prest bazaudete, eman ezazue izena hurrengo galdetegiaren bidez.
Batzordea eratzeko galdetegia
Edozein duda argitzeko edo azalpenen bat emateko jarri kontaktuan Unai Zamalloarekin (uzamalloa@kurutziagaikastola.eus).
Jaso agur bero bat.
Antolakuntza