DBH 2: Igantzira irteera

DBH 2: Igantzira irteera

Kaixo, familia:

Idatzi honen bidez, zuen seme-alabek DBH2. mailan izango duten irteerari buruzko informazioa eman nahi dizuegu. Aurten, Igantziko Irrisarri land abentura parkera (Nafarroa) joatea erabaki dugu. Martxoaren 21, 22 eta 23an joango gara, hau da, asteazkenetik ostiralera. Asteazkenean, goizeko 08:45ean irtengo gara ikastolatik, eta ostiralean, 14:30ean helduko gara, ikastolara bertara.

Ekintza hauek egingo ditugu:

  • Martxoak 21: Lesaka ezagutu eta Irrisarrira mendi txangoa bertatik. Gaubela: basoan, esku-argiekin.
  • Martxoak 22: Irrisarrin abentura parkea. Gaubela: diskofesta.
  • Martxoak 23: bertako instalazioez gozatu.

Ikasleek zerrenda honetan agertzen diren gauzak eramatea komeni da:

  • LEHEN EGUNERAKO BAZKARIA.
  • Lo zakua.
  • Motxila txiki bat.
  • Berokia eta zira edo txubaskeroa.
  • Mendiko botak eta kirol-zapatilak.
  • Arropa erosoa. Abentura ekintzak egiteko egokia.
  • Nezeserra eta toalla.
  • Dutxarako txankletak.
  • Aterki txiki bat.
  • Gizarte-segurantzako txartela.
  • Botikaren bat hartzen ari denak, eraman beharko du; kasu honetan, irakasleari jakinaraztea komeni da.

Egun hauetan ere, ikastolako araudiaren arabera jokatuko dugu. Beraz, jarrera desegokiak edo bestelako gorabeherak egoten badira, ikastolako araudia aplikatuko da.

Mugikorra eta argazki kamera:

  • Ikasleek argazki-kamera eraman dezakete, baina beraiek izango dira ateratako argazkiei ematen dieten erabileraren arduradun.
  • Ikasleak izango dira, kasu guztietan, eramaten dituzten gailuen arduradun.
  • Gauez, kutxa batean batuko ditugu telefono mugikor guztiak, inongo arazorik egon ez dadin. Beraz, bereizgarriren bat jartzea komeni da. Ekintzetan ezingo da mugikorrik erabili eta  erabilera ordutegia zehaztuko dugu.

PIKNIKA: Jantokian gelditzen diren, eta hala eskatu duten ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute lehen egunerako. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Irteera honen kostua 85-90 €-koa da ikasleko, eta kuotaren bitartez kobratuko da.