DBH 2: BOS Bilboko Orkestra Sinfonikora irteera

Kaixo, familia hori:

Aste Santutik bueltan, apirilaren 28an, DBH 2. mailako ikasleak, musika ikasgaiaren barruan, hurrengo irteera burutuko dugu:

Noiz: Apirilak 28, Osteguna

Non: Bilboko Euskalduna Aretoan

Zer: Organo eta Orkestra Sinfonikarako J. Jongen Sinfonia Kontzertantearen entsegua ikusiko dugu.

BOS Web horria:

https://bilbaorkestra.eus/eu/kontzertuak/carpenter-eta-euskalduna-jauregiko-organoa/

 

Ordutegia: 

8:45etan irteera ikastola paretik autobusean.

12:00etan Bilbotik irten Ikastolara bueltatzeko.

 

Azken bi orduetan ikastolako klasek normal mantenduko dira, beraz motxila eta bi saio horietarako beharrezko materiala ekarri beharko dute goizetik.

 

Ikasleek hamaiketakoa jateko tartea izango dute ikastolara bueltatu aurretik.