DBH 1: Lekeitiora irteera (arraun saioa)

Kaixo familia:

Ekainaren 9an, Gorputz Hezkuntza arlotik, Lekeitiora joango gara arraun saio bat egitera.

Eraman beharrekoa:

● Gorputz Hezkuntzarako erabiltzen dituzten arropak (arraun saiorako)
● Bainu jantzia
● Toalla
● Eguzki-krema
● Txankletak (hondartzarako beharrezkoak)
● Hamaiketakoa

Bazkaltzera, ikastolara etorriko gara. Jantokian gelditzen diren ikasleek gelditzeko asmorik ez badute, bete web orriko galdetegia mesedez (jantokiko gora-beheren galdetegia).

– Irteera: 8:00 Ikastolan
– Itzulera: 14:45ean Ikastolara

Irteera honetara mugikorra eramatea debekatuta dago. Beraz egun horretan mugikorra etxean utzi dezatela.

Irteera honen kostua 15 € da eta hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.

Gorputz Hezkuntzako irakasleak