Kaixo familia,
Ekainaren 6an, Gorputz Hezkuntza arlotik, Lekeitiora joango gara arraun saio bat egitera.
Eraman beharrekoa:
- Gorputz Hezkuntzarako erabiltzen dituzten arropak (arraun saiorako)
- Bainu jantzia
- Toalla
- Eguzki-krema
- Txankletak (hondartzarako beharrezkoak)
- Hamaiketakoa
Bazkaltzera, ikastolara etorriko gara. Jantokian gelditzen diren ikasleek gelditzeko asmorik ez badute, bete web orriko galdetegia mesedez (jantokiko gora-beheren galdetegia).
– Irteera: 8:00 Ikastolan
– Itzulera: 14:45ean Ikastolara
Irteera honetara mugikorra eramatea debekatuta dago. Beraz egun horretan mugikorra etxean utzi dezatela.
Irteera honen kostua 25,80 € da eta hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.
Gorputz Hezkuntzako irakasleak