DBH 1: irteera
Kaixo, familia:
Datorren asteartean, otsailaren 6an, DBH1kook, Portugaleteko zubi eskegia bisitatzera joango gara eta bide batez Bilboko beste hainbat zubi bisitatuko ditugu. Egun osoko irteera izango denez, janaria eraman behar da. 16:30erako bueltan egongo gara.
Txangoaren kostea guztira 9€‑koa (6€ bisita eta 3€ autobusa) izango da eta kuotatik pasatuko zaizue otsailean.
Teknologiako irakasleak