DBH 1 eta 2: Eguerdietan irteteko baimena

DBH 1 eta 2, eguerdietan irteteko baimena

Kaixo, familia:

Irailaren 25 eta 26an egindako mailako batzar pedagogikoetan, ikasleek eguerdietan irteteko baimenaren inguruan berba egin genuen.

Idatzi honen helburua berriro gogoratzea da DBH1 eta DBH2ko ikasleek, legezko arduradunen baimena izanez gero, eguerdiko tartean ikastolatik irteteko baimena izango dutela obrak amaitu bitartean. Lan hauek amaitzen direnean, ikastolako jolastokia guztiz amaituta dagoenean, maila honetako ikasleek ikastolan gelditu beharko dute eta ordura arte zuten irteteko baimena bertan behera geldituko da.

Gogoratu, era berean, eskolaz kanpoko ekintzetarako irteteko baimenak errespetatuko ditugula.

Besterik gabe, mila esker.

Kurutziaga Ikastola