Kurutziagako eskolaz kanpoko jardueren arduraduna da Unai Zamalloa. Aurten hainbat nobedaderekin abiatu dugu ikasturtea.
Zelan joan da eskolaz kanpokoen izen ematea?
Aurten izen ematea oso ondo bete da. Eskaintza ezberdinen plaza gehienak, beteta daude eta itxarote zerrenda zabaldu dugu ikasturtean zehar egon daitezkeen gorabeherak betetzeko.
Aurreko ikasturtean hasitako bideak oinarri sendoa hartu du. Horrek, aurrera begira, eskaera ezberdinei erantzun egokia ematea eskatzen digu.
Zein eskaintza dauka ikastolak? Kirolaz gainera, beste zein eskaintza dugu ikastolan?
Aurten Haur Hezkuntzan psikomotrizitatea (HH3, HH4 eta HH5eko talde guztiak beteta) Izan Taldearen eskutik, dantza hastapenak (plaza guztiak beteta, bigarren taldea eratzen) L’Atelierren eskutik, sormena eta eskulanak (ostegunetan, 16:45-17:45 taldea eratuta, 17:45-18:45 taldea eratzeko aukera zabalik) Sormeningekin.
Lehen Hezkuntzan, antzerkian aritzeko LHko 1. zikloko taldean aukera dago oraindik eta eta 2. zikloko taldea beteta dago. Dantza modernoan (L’Atelier), joan zen astean hasi ziren eta taldea martxan dago. Psikomotriztatean LH1 eta LH2ko taldea sortuta dago. Sormenaren eta eskulanen taldea ez da sortu.
Aurten, nobedade moduan pandero eta trikitixa eskaintza bete egin da. Erantzun bikaina izan du.
Bestalde, DBHn antzerkirako taldetxoa sortu da eta bertan aritzeko aukera zabalik dago oraindik.
Orokorrean baditugu beste eskaintza edo zerbitzuak denontzat: Mugarra gela, zabalik dago astelehenetik-ostegunera 16:30etatik 18:00etara. Bertan, etxeko lanak egiteko aukera dute ikasle guztiek. Gainera, urtegunak ospatzeko jantokia erabili ahalko dugu ostiraletan. Horretarako web orrian dagoen galdetegi bat bete beharko dugu.
Eta kirolean aurten ere, topera! Saskibaloian, futbolean, eskubaloian, pilotan, xakean, eta multikiroletan…
Zeintzuk dira gure indarguneak?
Aurreko guztia, indargunea da. Eskaintzari eman zaion erantzuna. Aurreko urtearen bikoitza baino gehiago da (400 kiroletan eta 200 beste eskaintzetan). Ikastolan, eskolaz kanpokoen eskaintza izateak, 16:30etatik aurrera ere Ikastolan egoteko aukera bermatzen du. Euskaraz.
Eta ahulguneak?
Etengabeko aldaketaren eta ondorioz eman beharreko erantzun ezberdinak hausnartu eta landu. Asko hazi gara, beraz horren aurrean ere erantzunak eman behar dira: ekintza eta saio ezberdinen jarraipena, arazo baten aurrean erantzun egokia bideratu, eskaintza berriak zabaltzeko bide ezberdinen lanketa…
Frontoiaren konpoketan zein eragin izango du ikastolako kirol eskaintzan? Zein hobekuntza egin dira?
Frontoia, kirolgunea izateaz gain gure Ikastolako topagunea da. Udan egindako lanak, ezin hobeto utzi digu frontoia. Orokorrean, kiroletarako, ikastolan ditugun instalakuntzak bikainak dira.