Kaixo, familia:
Ekainaren 21ean, Zarautzera joango gara.
Eraman beharrekoa:
- Bainu jantzia
- Toalla
- Eguzki-krema
- Txankletak (hondartzarako beharrezkoak)
- Musukoak edo maskarak
Zarautzen gelditzeko baimenik ez duten ikasleak 14:45etarako bueltan egongo dira. Jantokian gelditzeko asmorik ez badute, bete web orriko galdetegia, mesedez.
- Irteera: 8:30ean Ikastolan
- Itzulera: 14:45ean Ikastolan
Irteera honen kostua 3€ da, eta hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.
DBH 4ko Tutoreak