2025eko udako aisialdi eskaintzan lanean ari gara

2025eko udarako Kurutziaga ikastolan lantzen ari garen eskaintzen berri eman nahi dizuegu. Hurrengo asteetan buletinean informazio zehatzagoa jasoko duzue baina, badakigunez zuetako hainbat udako oporrak antolatzen hasita zaudetela, hona hemen hainbat datu jakingarri:

 

ZIRIMOLA: IKASTOLEN AISIALDI TALDEA

ADI! 2025eko udarako eskaintza prestatzen ari gara. Laster izango duzue informazio guztia eskuragarri webgunean eta gure sare sozialetan. Izen ematea martxoaren 4an hasiko da.

https://zirimola.eus/eu

Eman Hegoak Udaleku irekiak (HH 3-LH 1)

Urtero legez antolatuko ditugu Eman Hegoak udaleku irekiak Ikastolen Elkartearekin batera.  Udaleku hauek ikastolan bertan garatzen dira eta, modu horretan, ikastolako kanpo-espazioak eta herriko natura-guneak baliatuz, haurrek aisialdi hezitzaileak eskaintzen dituen espazioetan udako giroaz, lagunekin, euskaraz jolasean gozatzeko aukera izango dute.

Ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarte izango dira.

HH3tik hasi eta LH1era arteko ikasleei zuzenduta daude Udako Egonaldiak.

Ordutegia:
Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.
Bazkalduta 13:30etan jaso ahalko dira.

Zaintza zerbitzua eskainiko da  13:30etatik 14:30etara.

Udan kirola (LH 2-LH 6)

Kirola, gure “multikirolak” eredu izanik, aisialdirako ekintza osasungarria da eta harremanak sustatzeko, gozatzeko eta lantzeko aukera aparta. Kirola euskaraz gozatu eta praktikatzeko aukera da Udan Kirola.

Ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarte izango dira. ASTEKA izena emateko aukera izango da.

LH2tik LH6ra arteko ikasleei zuzenduta dagoIzena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik, parte hartu gura duen edonorentzat dago zabalik.

Ordutegia: Goizeko 8:30etatik 14:00ak arte (8:30-9:00 Harrera, 9’00-13’30 ekintza. 13:30-14:00 jantokia/zaintza).
Bazkalduta 14:00etan jaso ahalko dira.

Izena emateko epea: otsailaren 28tik apirilaren 30era arte.

UDAN KIROLA 2025 IZEN EMATEA

Informazio batzarra apirilaren 1ean, 16:45etan, batzar gelan.