Ibilaldia 2017

  Ibilaldia: ibilbidea eta egitaraua Igandean Mungian dugu zita, #egunero alkarregaz Aurtengo ikastolen jaia jasangarria eta parekidea izango da. Ibilaldia morez tindatuko da eta ingurumenean eragin ditzakeen inpaktu negatiboak minimizatzeko asmoz, diseinuan eta antolakuntzan ingurumen neurriak landu dira. Ibilbidea Mungia eta Larramendi Ikastola batuko ditu aurtengo ibilbideak, Mungiako bidegorria oinarri hartuta. Natura eta paisaiaz gozatzeko Read more about Ibilaldia 2017[…]

Talde Morea: Gurekin Beldurrak Jai

Ekainak 3an Bizkaiko jabekuntza eskolen topaketa egingo da Durangon eta 2016ko Eragile Moreen esperientzia plazaratzeko mahai ingurura gonbidatuak izan gara Talde Moreko kideak. Mahai ingurua 10.30tan San Agustin kulturgunean izango da GUREKIN BELDURRAK JAI izenburupean. Bertan ikusiko garelakoan, Talde Morea Izena emateko epea: maiatzak 19 Argibide gehiago:  http://www.elorrio.eus/eu-ES/Albisteak/Documents/20170505_Topaketa_Durango_2017.pdf aukeraberdintasuna@durango-udala.net 

Ibaizabal ikastola: Ate irekiak maiatzaren 23an

Kaixo familia, ikasle, Ibaizabal ikastolan 2017-2018rako izandako aurrematrikulazio kanpainaren arrakasta ikusita, eta kontutan izanik informazio eskari gehiago izan dugula, Ate Irekietarako egun berria jarri dugula jakinarazten dizugu. Oraindik etorri ez bazara, zalantzan bazaude edota edozein gai dela eta berriro bisita egin nahi badiguzu, Ate irekietarako azkenengo aukera, eguna maiatzaren 23an, asteartea, 18:30tan izango da. Pozik Read more about Ibaizabal ikastola: Ate irekiak maiatzaren 23an[…]