Martxoaren 23an 6. mailako ikasle eta irakasleok azoka solidarioa egin genuen Angelman Sindromea elkartearentzat dirua batzeko. Pintxoak, geletan egindako eskumuturrekoak, eta ikasle bakoitzaren objetu kuttunak jarri genituen salgai. Bertaratu eta ekimen solidario honetan parte hartu zenuten guztiak eskertu eta zoriondu nahi zaituztegu, benetan arrakastatsua izan baitzen azoka: 654 € dira batutakoak guztion lanari esker!
Eskerrik asko bihotzez eta jarrai dezagun elkartasunaren bidean lanean.
6. mailako ikasle eta irakasleak