LH1: Santimamiñeko kobazuloan

Asteartean Santimamiñeko kobazuloa ikustera joan ginen. Lehen gizakia zelan bizi zen imajinatu genuen, marrazkiak nola egiten zituzten, non ehizatzen zuten …eta kobaren barrualdea zelakoa den ere ikusi genuen. Txango interesgarria benetan. Hainbeste jakintza pilatu ostean kortezubira joan ginen sabela betetzera.