Kurutziagako ikasleak eskolarteko bertso idatzien finalean

Joan den zapatuan, maiatzak 25, Bizkaiko eskolarteko bertso idatzi eta bapatekoen finalak jokatu ziren Abadiñon. Idatzizkoen atalean Kurutziagako hainbat ikaslek hartu zuten parte eta Maddi Elortzak lehenengo saria eskuratu zuen. Ander Sarriugartek, DBH4ko ikasleak, bat-bateko bertsoen finalean hartu zuen parte. Zorionak guztioi!