Kurutziagako 2005eko saskibaloi taldea Tabirakoren talde nagusiarekin

Joan den zapatuan 2005eko Kurutziagako saskibaloi taldea Landako kirolgunean izan zen. Tabirakoko talde nagusiaren partidaren atsedenaldian jokatu ondoren animatzera geratu ziren (azken segunduan irabazi egin zuten Tabirakoko neskek) eta argazkia egin zuten gero guztiek elkarrekin.