Kurutziaga ikastolak 50 urte egin dituzten kooperatiben omenaldian parte hartu du

Kooperatiben Kontseiluak merezitako omenaldia egin die azken bost urteotan 50 urte bete dituzten kooperatibei. Tartean izan da Kurutziaga Ikastola. Mari Luz Guenaga ikastolako presidenteak jaso du oroigarria. Txintxirri eta Lauro ikastolek ere jaso dute omenaldia. Kooperatiba hauen urrezko urteurrena ospatzeko, Juan Luis Arsuaga paleontologo ospetsua gonbidatu dute, eta berarekin denboran zehar bidaia zirraragarria egin dute, lankidetzaren sustraiak historiaurrean aztertuz.