Kurutziagako langile talde batek itxialdia egin zuen asteazkenetik ostegunera bitartean, Hezkuntza Sailari ikastolen eremuan 2023ko Akordio Laboralean jasotako konpromisoak bete ditzan exijitzeko. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastolak mobilizaziora deituta egon dira. Hezkuntza Sailak langile guztientzako soldaten parekatzea eta lan baldintzen homologazioaren azterketa egin dezan eskatu dute.
Durangaldean, Ibaizabal ikastolan eta Zornotzako Andra Mari ikastolan ere itxialdiak egin dituzte.







