Aurten Plastikazko, ikusizko eta ikus-entzunezko hezkuntza ikasgaia eskaini da estreinekoz ikastolan, DBH4. mailan hain zuzen ere. Ikasleak konpetentzietan hezten ari garen honetan, ikastolaren egunerokoan zein modu puntualean sortzen diren testuinguruak baliatzea funtsezkoa da. Hala izanik, ikus-entzunezko hezkuntza ikasgaiak lehen proiektuak gauzatzeko urriaren 31n gure ikastolara Nasa herriko indigenek Garabideren eskutik egindako bisita hartu dute ardatz.
Bloga
Ikasgaiak badu bere bloga, eta bertan ere aurki ditzakezue ikasleek egindako lanak (Mundurako leihoa artikuluaren barruan). Gogotsu daude proiektu berriekin hasteko.
https://kuruikusentzun.blogspot.com.es/