HH5 Azti Fundazioarekin

HH5eko geletan, gure burua zaintzeko Masaje Txokoa sortu genuen. Gerora gure ingurukoak zaindu ahal izateko, mezu positiboen txokoa eta postontziak jarri genituen, eta orain, ingurunea zaintzera pasa gara.

Azti Fundazioaren laguntzaz, gure kaleak garbi mantentzearen garrantziaz ohartu gara, eta baita gure itsasoen kutsaduraz ere. Itsasoko korronteek eta arrainek egiten duten ibilbidea ezagutzeko proiektu berri bati ekin diogu.

Itsasoaren aldeko mezua daramaten egurrezko 15 itsasontzi atondu ditugu eta AZTIko langileek Bizkaiko golkoan askatuko dituzte hilabete honetan zehar. Itsasontzi hauek telefono zenbaki bat daramate, aurkitzen dituenak bertara deitu eta gurekin harremanetan jarri ahal izateko. Horrela jakingo dugu planetaren zein tokitaraino eraman duen itsasoak gure itsasontzitxoa eta, hortaz, zaborrak egiten duen bidea zein izaten den.