HH5: Akelarrea

HH5ekoak, euskal mitologiaren lan proiektuari amaiera emateko, akelarrea ospatu genuen asteartean. Ez zen ezer falta izan, behelainoa ere lagun izan genuen. Mari ez zen urruti ibiliko ba! Bertan egindako ukendua prest izango dugu gabon ostean erkin dagoena indarberritzeko.