Haur hezkuntzako Irakasleen formakuntza Durangon

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak hezkuntza marko berriaren gaineko formakuntza saioak egin ditu irailean. Saio horietako bi Durangoko Zugaza zineman egin dira eta bertan izan dira Kurutziagako hainbat irakasle: Haur Hezkuntzakoak, Orientazio Departamendukoak eta Ingeleseko Departamendukoak.