Gaztegunea eta ludoteka urriaren 5etik aurrera zabalik

Udako geldialdiaren ostean, asteburu honetan berrabiaraziko dituzte gaztegune eta ludoteka zerbitzuak. Bai ludoteka eta bai gaztegunea, hezkuntza ez-formaleko espazioak dira. Bertan hainbat jarduera eta tailer egiten dira, begirale espezializatuen laguntzarekin.

Gaztegunea 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako zerbitzua da eta ludoteka 5 eta 11 urte bitarteko umeentzat. Bi zerbitzuak doakoak dira.

ORDUTEGIA
  • Zapatuak: 17:00-20:30
  • Domekak: 17:00-20:00