Eskolaz kanpoko ekintzak: Antzerki tailerra

Ikastolan hainbat jarduera egiten dira 16:30etik aurrera, eta datozen asteetan jarduera bakoitzaren informazioa jasoko duzue.

ANTZERKI TAILERRAK

Lehen Hezkuntzako (LH) ikasleei zuzenduta dago. Saioak Libe Estebaranz artista eszenikoak gidatzen ditu. Bi talde osatu dira:

LHko 1. zikloa: astearteetan, 16:45etik 18:15era. Taldea 6 haurrek osatzen dute.
LHko 2. zikloa: ostegunetan, 16:45etik 18:15era. Taldea beste 5 haurrek osatzen dute, eta primeran dabiltza!
Antzerki tailerrean parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: eskolazkanpokoak@kurutziagaikastola.eus.