Errealizadorearen lanaz Ikus-entzunezko ikasgaian

Aurten lehenengoz, plastikazko, ikusizko eta ikus-entzunezko hezkuntza lantzen ari gara DBH 4.mailan. Aukerako ikasgaia da berau. Astelehen honetan, Antton Aldekoa ETBko errealizadorea eta ikastolako gurasoa izan dugu lagun. Errealizadorearen lanera hurbiltzeaz gain, gure ikus-entzunezko lanetan oinarri izan behar ditugun kontzeptuez aritu zitzaigun. Helburu bikoitza bete dugu beraz: gaian aditua den pertsona baten jakintza barneratu eta ikastola izugarri aberasten duen gurasoen ekarpena jaso. Mila esker Antton!

Ikus-entzunezko hezkuntzako ikasleen bloga ezagutu gura baduzu, klikatu hemen.