Apirilaren 23an hasi zen DBHko Euskara Taldekoek antolatutako futbol txapelketa. Datozen egunetan, jolas orduan, DBHko maila ezberdinetako neska-mutilez osaturiko taldeak lehiatuko dira futbito zelai berrian. Izen ematea norbanakoa izan da eta taldeak zozketaz osatu dira. Guztira 65 neska-mutilek eman dute izena eta 8 taldetan banatu dira.
