DBH4: Mintzodromoan

DBH4ko ikasleak Plateruenan izan dira gaur goizean (Azaroak 30) laugarren urtez Mintzodromoan parte hartzeko. AEKko lagunen gonbiteari erantzunez, bat egin dugu bertan Kurutziaga Ikastolako, Santa Ritako eta euskaltegietako ikasleek. Taldeka banatu eta hainbat gairi buruz euskaraz berba eginez tarte ederra pasatu dugu.