[ARGAZKI GALERIA] Eskolaz kanpoko ekintzak: eskulanak-sormena

Ikastolan hainbat jarduera eskaintzen dira 16:30etatik aurrera. Oraingo honetan, sormena lantzeko eskulan-tailerrak aurkeztu nahi ditugu.

SORMEN TAILERRAK

Tailer hauek Haur Hezkuntzako (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta daude, eskulanen bidez sormena lantzeko helburuarekin.
 Saioak, Onditzek eta Garazik gidatzen dituzte eta taldea 11 umek osatzen dute:

HH 3–5 eta LH 1–2
Eguna: Osteguna
Ordutegia: 16:45etik 17:15era
Sormen tailerrean parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara:
📧 eskolazkanpokoak@kurutziagaikastola.eus