Gurot Lehiaketaren edizio berri bat martxan da Durangaldean, 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Durangaldeko Mankomunitatearen bultzatzearekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta eskualdeko hainbat udalerrirekin elkarlanean, gazteen artean euskararen erabilera sustatzea eta euskararekiko lotura indartzea du helburu.
Aurten, lehiaketak formatu berri bat izango du, mikro-lehiaketen bidez, eta horietan parte hartzeko aukera izango dute gazteek azaroko ostegunetan. Aurreko edizioetan taldeka egindako lehiaketaren ordez, parte-hartzaileak banaka lehiatuko dira. Lehiakide bakoitzak ordu bat izango du galderak erantzuteko (15:00etatik 21:00etara), eta galderak gai desberdinei buruzkoak izango dira, beti euskaraz.
Mikrolehiaketen datak hauek dira:
Azaroak 6 (15:00-21:00) – Mikro-lehiaketa I
Azaroak 13 (15:00-21:00) – Mikro-lehiaketa II
Azaroak 20 (15:00-21:00) – Mikro-lehiaketa III
Azaroak 27 (15:00-21:00) – Mikro-lehiaketa IV
Saio bakoitzeko irabazleek ZETAK taldeak 2026ko ekainean San Mames estadioan emango duen kontzerturako bi sarrera jasoko dituzte sari gisa. Lehiakide bakoitzak behin baino ez du jasoko saria; hori dela eta, lehiakide batek behin baino gehiagotan irabazten badu, hurrengo sailkatu onenari emango zaio saria.
Lehiaketan parte hartzeko, gazteek aldez aurretik izena eman behar dute www.gurot.eus plataforman.





