Familia agurgarriak:
Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu hurrengo astean, azaroaren 26an, 4. DBHko ikasleek Zornotzan antolatu duten I’M Bizi 2026 jardunaldietan parte hartuko dutela, Gaztedi Durangaldearen markopean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangaldeko Udaletxeek sustaturiko programaren barruan.
Gazteek lan- eta etorkizun-proiekzio akademikoari loturiko erabakiak hartu behar dituzten unean, jardunaldi honek ibilbide profesional eta formakuntza-eskaintza ezberdinei buruzko orientazioa eta laguntza eskainiko die. I’M Bizi 2026 topaketa-gune gisa planteatzen da: gazteek euren potentziala aurkitu, interesak aztertu eta inguruko prestakuntza- nahiz lan-eskaintzekin konektatzeko aukera izango dute. Esperientzia praktikoen eta jarduera parte-hartzaileen bidez, helburua da ikasleak beraien heziketa-ibilbideari buruzko erabakiak modu egokienean hartzeko prestatzea.
Bestalde, Durangaldeko enpresa eta erakundeetako ordezkariek euren esperientziak, lan-merkatuko erronka nagusiak eta gaur egun gehien baloratzen diren gaitasunak azalduko dizkiete ikasleei, hezkuntzaren eta tokiko enpleguaren arteko lotura sendotuz.
Jardunaldia eskolako ordutegiaren barruan egingo da, baina egun horretan ordutegi jarraia izango da: 8:45etik 14:20era. Ikasleek jantoki zerbitzua erabiltzeko aukera izango dute 14:20an. Mesedez, jantokira gelditzen baldin ez badira, INIKAtik abisatu ahalik eta arinen.
Bidaia trenez egingo dugunez, komenigarria da BARIK txartela ekartzea.
Adeitasunez,





