DBH 3 eta 4. mailetako ikasleek 2027ko udan atzerrian ingeleseko edo frantseseko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia argitaratu da.
Norentzat: DBH 3 eta 4. mailetan dauden ikasleak.
Baldintza: Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
Plazak:
| Herrialdea eta hizkuntza | 1. tartea | 2. tartea |
| 1. Ingelesa Irlandan | 88 | 26 |
| 2. Ingelesa Erresuma Batuan | 113 | 38 |
| 3. Frantsesa Frantzian | 17 | 12 |
- tartean sartuko dira eskabidea aurkeztu aurreko ikasturtean “unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta laguntzen” deialdian beka eskuratu duten ikasleak.
- tartean, aurreko paragrafoan zehaztutako baldintza betetzen ez duten ikasleak.
Informazio gehiago: sartu hemen
Plaza eskaria egiteko hiru aukera daude (ikaslearen aita, ama edo legezko tutoreak egin beharrekoa):
- Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta.
- Sisteman erregistratuta (helbide elektroniko eta NANaren bidez). Inprimakia bete, inprimatu, sinatu (bai ikasle bai tutoreak) eta idazkaritzan entregatu beharko da.
- Ikastolako idazkaritzara etorrita.
Epea: azaroaren 18tik abenduaren 18ra (biak barne).





