Eguberriak ohartu orduko gainean ditugu. Eta bada azken urteetan Hendaiako Gure ikastolak hainbat etxetara eroandako ohitura bat: txokolatezko egutegiak erabiltzea Olentzeroren eta Mari Domingiren bisitarako atzera kontaketa egiteko. Aurten ere eskuragarri izango dugu, beraz, eska ezazu txokolate-egutegia azaroaren 15a baino lehen GALDETEGI HAU betez. Ekarpen handia egingo duzu Hendaiako Gure ikastolaren alde!





