Palestinako herriaren aurkako genozidioaren hirugarren urteurrenaren atarian, Kurutziaga Ikastolan elkarretaratzea egin dugu ‘Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin’ lelopean. Horrela, beste hainbat ikastetxerekin batera, Gure Haurrak ere Badira ekimenaren deialdiarekin bat egin dugu. Gogoratu urriaren 3an Iruñean aldarrikapen hau zabaltzeko manifestazioa deituta dagoela.





