DBH 2: Mirandaola burdinolara bisita teknologia arlotik

Kaixo, familia:

Ostiral honetan, urriaren 2an, DBH2kook, Mirandaola burdinola (Legazpi) bisitatzera joango gara,
teknologia arlotik. Burdinolaz gain Chillidaren lantegia ere bisitatuko dugu.

Egun trinkoa denez, goizeko irteera izango da, 8:45ean irten eta 14:45tarako bueltan izango gara. Bakoitzak
bere hamaiketakoa eraman beharko du eta bazkal ordurako ikastolan egongo gara.

Txangoaren kostua 20€ ingurukoa izango da eta kuotatik pasatuko zaizue datorren hilabetean.

Jaso agur bero bat.

Teknologiako irakasleak