Inika APP: Mezuak eta jakinarazpenak

Kaixo, familia:

Hemendik aurrera, jakinarazpen guztiak Inika APParen bidez egin behar dira:

  • Ikastolara ez etortzea: ikastolara ez etortzea komunikatzeko, “Hutsegiteak” atala erabili behar da egun osokoa edo ordukakoa.

  • Faltak eta asistentziak (Jantokia): “Jangela jarraipena” atalean.

Orain arte erabili den webguneko “DBHko jantokiko gorabeherak” galdetegia ez dago erabilgarri.

  • Mezuak tutoreei eta jangelara: “Mezuak” atalean.

Informazio gehiago behar izanez gero, aurreko astean bidalitako buletinean aurkituko dituzue bideo tutorial eta argibide gehiago. Zalantzak argitzeko, idazkaritzarekin ere jar zaitezkete harremanetan.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.