Gurasoentzako euskara ikastaroak Durangon

Durangoko Udalak gurasoentzako euskara ikastaroak eskainiko ditu urritik aurrera, Udal Euskaltegiaren bitartez. Horrela, herritarrek behin baino gehiagotan egindako eskaerari erantzuna emango zaio.

NOIZ: 2026ko urritik 2027ko ekainera bitartean.

NONDurangoko Udal Euskaltegian

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK:

–   Helburua: gurasoen beharretara egokitutako euskara ikastaroa eskainiko da: seme-alabekin euskaraz komunikatzeko gaitasuna indartzeko, seme-alaben ikasketa-prozesuan laguntzeko edota euskararen erabilera familian sustatzeko.

–   125 ordu guztira: astean bi egun, egun bakoitzean 2 ordu (urritik ekainera bitartean).

–    Aurreikusitako ordutegi-aukerak09:30-11:30 // 14:30-16:30 // 18:00-20:00 (aukeratzeko).

–     Gutxi gorabeherako prezioak120€ (hasierako mailak: A0, A1 eta A2) eta 150€ (hortik aurrerako mailak: B1, B2 eta C1).

Hala eta guztiz ere, 2026-2027ko dirulaguntza-deialdia matrikularen zatirik handiena bueltan jasotzeko aukera egongo da.

IZENA EMATEKO TOKIA ETA EPEA: 2026ko irailaren 28ra arte (astelehena), Durangoko Udal Euskaltegian.

Hortaz, ez ezazu aukera hau galdu: jo Udal Euskaltegira matrikula egitera!

Informazio gehiago jaso nahi izatenez gero:

DURANGOKO UDAL EUSKALTEGIA

Murueta Torre auzunea, 21

94 603 00 40 (euskaltegia@durangoeuskaltegia.eus)