2026-2027 ikasturtea: 2 urtekoen bilera deia

Kaixo guraso hori:
Gutun honen bidez, agur beroa egin nahi dizuegu. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 24an, asteazkena, egingo dugun batzar informatibora. Batzar honetara ume barik etortzea gomendatzen dizuegu.

–   Ordua eta lekua: 17:00etan  5 urtekoen plazan, sarrera frontoitik.

Gai ordena:

  • Tutoreen aurkezpena
  • Taldekatzeak
  • Ekarri beharrekoak
  • Iraileko egutegia
  • Bakarkako elkarrizketak
  • Etxekotze epearen antolaketa
  • “Ateak zabalik”
  • Iradokizunak

Dokumentuak emailez jasoko dituzue datorren astean zehar.

Datorren ikasturtea antolatu ahal izateko, ostiralerako, ekainak 19, hurrengo galdetegia betetzeko eskatzen dizuegu:

GALDETEGIA


Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.
IRAKASLEAK