Kaixo, familia:
Datorren asteazkenean , ekainaren 10ean, ikasturte amaierako irteera egingo dugu.
Mañariara joango gara eta egun erdiko irteera izango da.
Egun honetan 9:00etarako gelan elkartuko gara, mesedez, ordua errespetatu.
Egun berezia dela eta, egun honetan ume guztiak 14:30etan frontoian batu beharko dituzue.
Autobusaren kostua zuen kontu korrontetik pasako da (8,65€).
Eraman beharrekoa:
– Arropa erosoa eta uretarako moduko oinetakoak
– Aldatzeko muda bat (izena ipinita)
– Jatekoa (hamarretako txikia eta bazkaria)
– Eguzkia bada, txapela eta eguzkitarako krema etxean emanda
– Piknika eramateko motxila
Jantokian geratzen diren haurrek, jantokitik piknika eramateko aukera izango
dute.
Gogora ezazue jantokiko piknika eskatu dutenei euren motxilan sartuko diegula.
Adeitasunez,
Irakasleak.





