Kaixo, gurasoak:
Aste honetako eguraldia ikusita, Ondarroako hondartzara irteera datorren asteartera, ekainaren 9ra, aldatzea erabaki dugu.
- Irteera: goizeko 9:00etan
- Itzulera: 16:30ean
- Irteeraren prezioa: 12,35€ (kuotan gehituko zaizue).
- Eraman beharrekoa:
- Bainujantzi 2 (bat etxetik jantzita)
- Toalla
- Eguzkitako-krema (aurretiaz etxean eman, mesedez)
- Bisera
- Aldatzeko barruko arropa eta kamiseta bat (izendatuta)
- Hamarretakoa eta bazkaria
Gogoratu jantokiko piknika eskatu duten umeek motxila etxetik ekarri beharko dutela.
Beste barik, agurtzen zaituztegu.
IRAKASLEAK





